Edukira joan
EU · Nor gara

MIROKUTANA EUSKAL MITOLOGIAKO IZAKI BAT DA ETA, HALABER, 2016AN SORTUTAKO ZINEMA-EKOIZTETXE BAT.

Amaia Merinok eta Ander Iriartek ibilbide oparoa egin dute euskal kulturari eta giza eskubideei buruzko filmak ekoizten eta zuzentzen. Haien lan pertsonalek zein Mirokutanaren ekoizpenek sari eta hautaketa ugari jaso dituzte nazioarteko jaialdietan, besteak beste: IDFA, FIPADOC, SSIFF DONOSTIA, MAR DEL PLATA, DOCSMX, DOCUMENTA MADRID, ZINEBI, FICX GIJÓN, EDINBURGH, SEATTLE, FESTIVAL DE MÁLAGA, FICG GUADALAJARA, SITGES, THESSALONIKI, PALM SPRINGS, ABYCINE, ANIMA BRUSSELS edota ANIMAYO.
AMAIA MERINO: «Lehenbizi pentsatu eta gero egin» lemapean, ibilbide oparoa egin du zinemaren munduan. Lehenik aktore gisa kameraren aurrean, eta gaur egun kameraren atzean: muntatzaile, ekoizle, gidoilari eta zuzendari. Azken hamarkadan gizarte-gaiei buruzko zinema dokumentalean ardaztuta, aintzatespen garrantzitsua lortu du nazioarteko jaialdien zirkuituan.
ANDER IRIARTE: Beti «multitask» moduan, zinemaren adar ugari ukitzen ditu: fikzioa, dokumentala, animazioa, laburmetraia, film luzea… eta hamaika zeregin ere bai: ekoizpena, zuzendaritza, muntaketa. Fikzioa ikasi arren, dokumentalarekin graduatu zen zinema-eskolan, eta logika horri jarraituz, aitorpen ugari jaso ditu han-hemenka, bai zinemaren arloan, bai giza eskubideenean.